1973. URTEAN HASITAKO ISTORIO AITZINDARIA

 

Enpresa honek 70. hamarkadan du jatorria, Giraldo familia, Gasteizeko janari-denda baten ardunadunak zirenean, hain zuzen ere. Negozioaren ikuspegiak, espiritu lehiatsuarekin batera, bakailaoaren espezializazioan apustua egitea eragin zuen, hasieratik bakailaoa ulertzeko egokituta zegoen modua bera aldatuz: arrantza eta gazia. Arrainak arrantzatzeko aldaketa gertatu zen, itsasontzi nazionalak hilabeteetan zehar itsasontziaren barruan arrainak gazitzetik, itsasontzi txikiagoekin eta amuarekin bakailaoa arrantzatzen hasi ziren, Islandia eta Feroe uharteetako uretan bereziki, non jakitun askoren ustetan, munduko bakailaorik onena hazten da, benetako Gadus Morhua. Itsasontzi txiki hauek, egunero arrantzatutakoa deskargatzeko bueltatzen ziren portura, gazitzearen prozesuarekin berehala hasiz.
Honela, bakailao berri bat eskaintzen zuen bide berri bat jaio zen: modernoagoa, urtsuagoa eta
sekulako kalitate ziurtasunarekin. Hurrengo pauso iraultzailea, bakailao geza eskaintzea izan zen, bezeroari arazo bat sahiestuz eta ondorioz, sukaldatzeko prest zegoen produktu bat eskuratuz.

SORMENA ETA HEDAPENA

ETORKIZUNAREN PREMISAK, KALITATEA, BERRIKUNTZA ETA HEZKUNTZA DIRA

premiogiraldo2011
Andoni-2
2014_07_bacalao_giraldo_023

Gaur egun, Giraldo-ren, inguruan hitz egitea, bakailao gezaren ekoizpenaren nazioarteko enpresa liderraz hitz egitea da. Erronka berrientzako prest dagoen zuzendaritza gaztea, berrikuntza eta kalitatea bilatzeko nahiak, Giraldo, etorkizunera begiratzen duen enpresa bilakatzen dute. Hori kontuan hartuz, urteak daramatzagu formazio gastronomikoaren arlo desberdinen aldeko apustua egiten. Hala nola, ikus-entzunezko sorrera eta ediziotik, liburu espezializatuen bilduma esklusiboen prosukziora arte: sektoreari dagozkion ekimen ospetsuenen -azokak, kongresuak edo lehiaketak- presentzia eta parte hartzetik, komunikazio kanpainetatik, mundu osoko ekintzetatik eta hainbat sariren lorpenetatik igaroz.

Gastronomia sektorearen barruan, berrikuntzak duen paper garrantzitsuena antzemanez, GIRALDO-n hainbat proposamen txertatu ditugu, gure lanaren eta izaeraren baita zartzeko. I+D+I-ko giza taldeak %100-eko dedikazioa ematen du ikerketa, produktu berrien garapena eta gure prozesuen etengabeko hobekuntzarako. Enpresaren zuzendaritzak, berrikuntzaren aldeko apustua egiten du, arrakasta lortzeko.

GURE BAKAILAOA MUNDUAN ZEHAR

 

GIRALDO-k etengabeko hedapenean dagoen sare-banaketa eta agente komertzialen bidez, mundu osoan zehar esportatzen du. Gure bakailaoaren nazioarteko presentzia hainbat herrietan finkatua dago jada, hala nola, PORTUGAL, ITALIA, FRANTZIA, MEXIKO, ARABIAR EMIRATOAK, HONG KONG, KROAZIA, KOLONBIA edo EE.UU.