7.000 m2  kalitatearen zerbitzura

BACALAO GIRALDO-n, instalazio modernoak ditugu, osasuneko materiari dagokionez, Europak diseinaturiko arau zorrotzak kontuan hartuz eta azpiegitura gaurkotuenak hautatzen, produktu iraultzaile eta esklusiboa lantzeko. 7.000m2  -ko azaleran, fabrikazio sistema moderno eta onenak izateaz gain, langile adituenak aurkitzen dira. GIRALDO-n kalitate kontrol zorrotz baten bidez, merkatura bideratzen diren bakailao guztiak banan-banan erosi, hautatu, ebaki, gezatu eta ontziratu egiten ditugu.

SUKALDE IKASGELA

GASTRONOMIA, AISIA ETA HEDAPENA GELA BERRITZAILE BATEAN

 

Ikaskuntza, adiskidetasuna eta entretenimendua batzen dituen elkargune hau, aisialdi zaporetsuago baten erreferentzia bihurtu nahi dugu. 50 ikasle sartzeko gaitasuna duen gela honetan, azken aurrerapen teknikoz bermatutako instalazio zein altzariekin hornituta gaude. Gelaren diseinuak, bertaratzen diren pertsonen erosotasuna eskaintzen du, espazio honetako edozein lekutatik ikuspen osoa ahalbidetzen duelarik. Jardueren eta kurtsoen egutegia, publiko eta sukaldaritza guztiei eskainia dago, hots, abangoardistenetatik tradizionalenetara.

Afizionatuak erakarriko dituzten objektu liluragarriak; trikimailuak, aholkuak, teknikak eta errezeta praktikoak izango dira, hain zuzen ere. Sukaldearen alfabetoa klase desberdinetan zatituko da, ikasleek euren elaborazio gustokoenak hautatu eta praktikatu ahal izateko, modu eroso eta operatibo batean, beraien bizitza edo lan erritmora moldatuz. Chef ospetsuak, etxeko sukaldari ezagunak eta Gourmets bezala ezagutaraziak, luxuzko irakasleak izango dira. Hauetako bakoitzak, beraien ospea sustatu duten gaiei buruz hitz egingo dute eta seguruenik, sukaldaritza zale bihurtuko zaituzte.

GURE DENDAK

Giraldo-ko produktuak, sukaldaritzako sute hoberenetan egon eta 50 banatzaile baino gehiagoren bidez, merkatu nazionalera heldu ez ezik, gure dendak, zaintzaren erakusleihoak dira maila lokalean.

Basoa, 6 – 01012 VITORIA-GASTEIZ (Álava) – Telf. 945 221 636

Angulema, 2 – 01004 VITORIA-GASTEIZ (Álava) – Telf. 945 272 325